A2ZAPK

Appa hi!

Appa hi!

Downloads: 6123


Free

Appa hi! / Specifications

Appa hi! / Screenshots

Appa hi! Unknown
Loading... Appa hi! Unknown
Loading... Appa hi! Unknown
Loading... Appa hi! Unknown
Loading... Appa hi! Unknown
Loading... Appa hi! Unknown
Loading... Appa hi! Unknown
Loading... Appa hi! Unknown
Loading... Appa hi! Unknown
Loading... Appa hi! Unknown

Appa hi! / Description

Appa hi!

Hika praktikatzeko eta ikasteko APPa duzu hau! Sartu erantzun galderak eta joan mailak gainditzen.

Hitanoa alokutiboa toka noka... Badakizu zer diren? Berdin da! Oraintxe daukazu aukera hori guztia oso modu errazean praktikatzeko eta ikasteko baita hutsetik hasita ere. 5 astean zailtasunik gabe hitanoaren oinarrizko egitura guztiak eskainiko dizkizugu eta galdera-erantzun bidez hika hitz egiten hasteko behar adina erreminta izango duzu.

Hizkuntzaren alderdi bat praktikatzeko aplikazioa da Appa hi! baina lasai betiere alderdi ludikotik abiatuta. Hikaren alderdi teorikoa eta aditz-taulak ere aurkeztuko dizkizugu baina ikasketa prozesuaren funtsa galdera-erantzun estiloko jokoa da. Euskaldun guztiei eskainia gazte zein adineko euskara-maila edozein dela ere. Doakoa da eta Android zein Apple telefonoetarako dago eskuragarri. Deskargatu eta hasi jokatzen!

Egunero 10-15 minutu praktikatzen badituzu 5 astean hika egiten hasteko prest izango zara. Horixe izan da gure buruari jarri diogun erronka: 35 eguneko epea.

Bai 35 egunean egunero pilula batean informazio jakin bat ematen da: azalpenak marrazkiak eta bideoak adibideekin. Ondoren azalpenekin lotutako galdera-sorta bat dator zuzen asmatu beharreko partidak. Galdera guztiei zuzen erantzunez gero hurrengo egunean beste pilula bat egiteko aukera izango duzu. Eta aste bukaeran errepaso bat egongo da eta maila bat igotzeko aukera. Guztira bost maila dira gainditu beharrekoak aste bakoitzeko bat. Nor berak bere erritmora egin dezake prozesua. Egunero pilula bat osatuz gero azkarrenak 5 astean lortuko du atal guztiak osatzea eta hitanoaren oinarri guztiak lantzea.

Euskara batuko aditz eta galderekin batera Appahi! aplikazioak herrietako hizkeretako hikako formak ere eskainiko ditu. Dagoeneko zure esku dituzu Oñati Eibar Arrasate Aretxabaleta Eskoriatza eta Leintz Gatzagako ikasgaiak eta une honetan lanean ari gara datozen hilabeteetan herri gehiagotako adizkiak eta galderak sortu eta plazaratzeko.

Aplikazioa Badihardugu Euskara Elkarteak sortu du CodeSyntax enpresaren laguntza eta garapen teknikoarekin. Aplikazioaren lehenengo bertsioa Oñatiko Udalaren babesarekin egin zen 2021. urtean Oñatiko hika biziberritzeko Ingo xonau! proiektuaren barruan. Euskara Batuko atalerako Ritxi Lizartzaren laguntza eta aholkularitza izan dugu. Gainera Appa hi! egitasmo orokorrak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du. Eibarko bertsioak Eibarko Udalaren laguntza izan du (Ego Ibarra Batzordea Euskara Saila eta Akebai egitasmoa). Leintz bailarako udalerrien kasuan (Arrasate Aretxabaleta Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) bertako udalen laguntza jaso dugu aplikazioen bertsioak garatzeko. Gainera Arrasateko bertsioa lantzeko eta egokitzeko Goienaren eta Arrasateko euskaltegiko kideen laguntza izan dugu eta Leintz euskaltegiko kideena ibarreko gainontzeko herrietarako. Eskerrik beroena eman nahi diegu guztiei.

Proiektuaren informazio gehigarria Appahi.eus webgunean aurkituko duzu.

Show More >

Appa hi! / What's New in vUnknown

- Lehiaketen modulua gehitu dugu. Funtzionalitate berri honekin lehiaketak eta taldeak sortzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Lehiaketa bakoitzaren ezaugarriak finkatu, lagunak gonbidatu eta elkarren aurka lehiatzeko aukera izango da.

- Bost herritako hikako formak eta galderak gehitu zaizkio aplikazioari: Eibar, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga.

Choose Download Locations for Appa hi! vUnknown

Appa hi! / Tags

Share Appa hi! At Social Media

.